KRITERIUMA


Pinoi finkodun kriteriuma, 100% urbanoa, 2019ko uztailaren 13an ospatuko da Oñatiko alde zaharrean.

15 bira.
Distantzia totala: 27 km.

2019 mapa

1.8 km birako.
Trafikorik gabeko zirkuitua.


LAGUNTZAILEAK

babesleak

ARAUAK

  • Zirkuituko 15 birak egiten dituen lehen txirrindularia helmugatik pasatzean amaituko da lasterketa. Egindako itzulien eta helmugaratzeen arabera osatuko da sailkapena.
  • Lasterkari bikoiztuak kaleratuak izango dira.
  • Pinoi finkoko bizikletak soilik (eraldaturiko errepideko bizikletak debekatuta).
  • Ez da inolako freno manualik onartuko. Kalapie, strap edo pedal automatikoz osatutako pinoi finkoko sistema bakarrik.
  • Kaskoa derrigorrezkoa.
  • Pista edo errepideko manilarra derrigorrezkoa (bullhorna debekatuta).
  • 16-18 urte artekoek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute.
  • Parte-hartzaile guztiek bete beharko dute dokumentu bat, gerta daitekeen edozein istripuren aurrean antolakuntzari ardura kenduko liokeena.
  • Antolakuntzak ez du hartuko gerta daitezkeen ezuste edo istripuen ardurarik.
  • Anbulantzia egongo da.
  • Hirugarrenei gerta dakieken ezbeharrentzako asegurua izango da.

SARIAK

sariak


IZEN-EMATEAK

  • KRITERIUMeko izen-emateak  www.sailkapenak.com-en egin behar dira.
  • Plazak mugatuak izango dira: 60 partehartzaile.
  • Izen-emate bakoitza 25€ ordaindu beharko da.